Gimnasioetarako eta kirol klubetarako armairuen ixtera irtenbideak

Ojmarrek armairuetarako sarrailak eta sarbide-sistemak eskaintzen ditu, fitness-ekipamenduetarako azken sistemetan (Technogym, Egym, Matrix, Precor, Life Fitness eta Milon), ordainketa automatikoetan eta bestelako zerbitzuetan erabat integra daitezkeenak.  

Horrela, RFID kredentzialaren bidez (eskumuturrekoa, txipa, txartela, Technogym giltza, etab.), zentroak ematen dituen zerbitzu guztiak eskura izan ditzake bezeroak.

Igarotze handiko uneak kudeatzeko RFID teknologiaz baliatzen gara, armairuak dauden gunea eta zentroetarako sarbideak buxa ez daitezen.

Gure sistemek malgutasunez esleitu eta kudeatzen dute armairuen erabilera, eta horixe bera da bezeroek gehien eskatzen dutena.

Jasotzen ditugun datuei esker, zehatz-mehatz ezagut dezakegu hainbat gune eta ordu-tarteetako jarduera. Hala, kluba hobeto ezagutu ez ezik, zentroaren kudeaketa hobetzen ere laguntzen dugu.

Bezeroarekin batera, egunero lanean dihardugu gure produktu eta zerbitzuak bikaintzeko. Sormena sustatzen duen ikuspegiari heltzen diogu, batetik, Ojmarrentzako abantaila lehiakorra delako eta, bestetik, gure bezeroei balio erantsia ematen dielako. 

INSTALAZIOAK

Fitness-zentro eta -kateak
Kirol-klubak
Polikiroldegiak
Gimnasioak

Reebok

Hori besterik baino ez zen behar punta-puntakoena leku bakar batean biltzeko, kalitate goreneko zerbitzua kirol-instalazio osoan eskaintzeko.

Sofía Recacoechea
REEBOK SPORTS CLUB
Zuzendari kudeatzailea

ERREFERENTZIAK

Eskaintzen dituzten instalazio eta soluzioengatik nabarmentzen diren fitness-zentro eta kirol-kluben zerrenda.

REEBOK Clubs, Madril, Espainia
FISICO, Madril, Espainia
METROPOLITAN CLUBS, Espainia
GO – FIT, Espainia

FITNESS PARKS MIGROS, Suitza
HEALTHCITY, Hoofddorp, Herbehereak
VIRGIN ACTIVE, Hego Afrika
BIO RITMO ACADEMIA, Brasil

COMPANHIA ATHLETICA, Brazil
MARRIOT LEISURE, United Kingdom
YOUTOPIA , Chile

GO fit
Centros Deportivos
Madril, Espainia

GO fit

Centros Deportivos

Madril, Espainia

MIRIBILLA
Fitness club
Bilbo, Espainia

MIRIBILLA
Fitness club
Bilbo, Espainia