Ospitale eta osasun-zentroetarako soluzioak

Gure sistemak gai dira ospitale, klinika eta osasun-zentroetako erabiltzaile kopuru handia eta ohikoak diren txanda-aldaketak kudeatzeko. 

Armairuen erabilera esleitzeko malgutasuna funtsezkoa da langileak arinago sartu eta irten daitezen.

Helburuak anitzak dira: igarotzea arina izatea, trazabilitatea kontrolatzea, erabilera erosoa... Azken finean, denak bikain funtzionatzen duela bermatzea.

Jasotzen ditugun datuei esker aukera dugu armairua nork, noiz eta zenbat denboraz erabili den ezagutzeko. Horrenbestez, objektuak babestuta egoteaz gain, litezkeen gatazkak arin eta errazago konpon daitezke.

Hainbat gunetako jarduera zehatz-mehatz ezagut dezakegu, doitasun gehiagoz zehazteko zentroaren benetako beharrak zeintzuk diren. Gainera, espazioak optimizatzen eta hobeto banatzen laguntzen dugu.

Ojmar produktuen diseinu zainduak balio erantsia eta akabera ona gehitzen dizkio altzari multzoari.

INSTALAZIOAK

Ospitaleak
Anbulatorioak
Osasun-zentroak

ERREFERENTZIAK

Eskaintzen dituzten instalazio eta soluzioengatik nabarmentzen diren ospitale eta osasun-zentroen zerrenda.

HOSPITAL DE LA PAZ, Espainia

HOSPITAL DE TOULOUSE, Frantzia

HOSPITAL DE ULSTER, Ipar Irlanda

HOSPITAL DE LA PAZ
Espainia

HOSPITAL DE TOULOUSE
Frantzia

HOSPITAL DE ULSTER
Ipar Irlanda